ProPublikoa Jardualdiaren egitaraua

 

09:00 - 09:15

Ongietorria eta bertaratutakoen harrera.

09:15 - 09:30

Erakundeen hasiera ekitaldia Erandioko Udalaren Alkatea.

09:30 - 10:30

Esparru-hitzaldia Mikel Gorriti: “Hutsik dauden lanpostuen Antolatutako Kudeaketa”.

10:30 - 11:30

Mahai-ingurua:

  • Marta Sabaté . Kataluniako Generalitat.
  • María Dapena. Vigoko Concello-a.
  • José Antonio Fernández. Bilbao Zerbitzuak

Moderatzailea: Alberto Ortiz de Zárate.

11:30 - 12:00

Networking kafea.

12:00 - 13:45

Estrategiak taldean eraikitzeko tailerra.

Bideratzailea: Asier Gallastegi.

13:45 - 14:00

Jardunaldiaren amaiera.

Esparru-hitzaldia

Mikel Gorriti

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Funtzio Publikoaren Giza Baliaibdeen burua, aditua da giza baliabideetan, buruzagitzan, hautaketan, ebaluazioan, antolaketa egiturak arrazionalizatzen prozeduretan, hiritarren premien analisian eta zuzendaritza publikoan.

Amerikako Psikologia Elkartearen (SIOP), eta Enplegu Publikoaren Ikerketa Taldeko (INAP) kidea da, Errebisore gisa hartu du parte ere Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalean (ANEP) eta irakaslea da buruzagitzarekin, giza baliabideen kudeaketarekin eta Herri Administrazioarekin lotutako master desberdinetan.

Hutsik dauden lanpostuen Antolatutako Kudeaketa

Hurrengo urteotan, Herri Administrazio guztiek barne hartu beharko dituzten erretiro masiboen erronkari aurre egiteko, nahita nahiez, hutsik geratzen diren lanpostuak kudeatzeko estrategiaren bat eduki behar da. Langile ugarik alde egitea beharrezkoa ez den enplegu publikoa ez eskaintzeko aukeratzat jo behar da, gizarte eskaerak exijitzen duena berriz diseinatzeko eta eskaerak eta administrazio zereginen automatizatzeak identifikatzen dituztenak sortzeko. Lan hau aurretik egiten bada bakarrik, hutsik geratzen doazen lanpostuak eraginkortasunez erabiltzeko irizpide bat erabilgarri izango da. Hain zuzen ere, jakin behar da: a) zein lanpostu diseinatu behar ditut: b) zeintzuk diseinatu behar ditut berriz; eta, d) zeintzuk ez ditut berritu behar. Erretiroak dagoeneko egina dagoen diseinu bat aktibatu behar du soilik, ez da prozesua gauzatzen duena izan behar. Garrantzitsuena horretaz jabetzea da, ez presaka ibiltzea.

Mahai-ingurua

Mikel Gorritik emandako esparru teorikoaren ondoren, mahai-ingurua egingo da enplegu publikoaren eta profil profesionalen eremuan hurbilketa
berritzaileak praktikan jartzen ari diren pertsonekin. Lehendabizi, horietako bakoitzak labur-labur azaldu ahal izango ditu bere proiektua eta esperientzia.
Jarraian, eztabaida sustatuko da mahaiko kideen eta publikoaren artean.

Marta Sabaté Solanes

Kataluniako Generalitateko Politika Digitalen eta Administrazio Publikoaren Departamentuan Berrikuntzaren kultura Sustatzeko Arloaren burua.

Zuzenbidean lizentziatua Leridako Unibertsitatean, Zuzenbide Publikoan gradu-ondokoa Universidad Rovira i Virgilin eta Zuzendaritza Funtzioan Masterra Kataluniako Administrazio Publikoko Eskolan.

Administrazio elektronikoa, telelana, prestakuntza publiko, gizarte-politika eta laneko arriskuen prebentziorako proiektuak diseinatu eta garatu ditu, eta barne prestatzailea da antolamendu-arloan.

María Dapena Gómez

Giza Baliabideen eta Prestakuntzaren Saileko burua, Vigoko Concello-an, aditua da giza baliabideetan, buruzagitzan, prestakuntzan eta zuzendaritza publikoan.

Hainbat elkarteko kide da, besteak beste: American Association of Talent & Development, Harvard Business School eskola-erkidegoa eta Gobernuaren Ikerketa Taldea, Herri Administrazioko Erakunde Nazionalaren Administrazioa eta Herri Politikak. Horrez gain, irakaslea da unibertsitate eta erakunde desberdinetan, giza baliabideei eta tokiko funtzio publikoari buruzko alorretan.

José Antonio Fernández Celada

Zuzendari Gerentea da Bilboko Udalaren Bilbao Zerbitzuetan, Zuzenbidean lizentziatua da eta Diplomatura bat dauka Herri Politiken eta Programen Ebaluazio Espezialitatean.

Gaikuntza Nazionaleko funtzionarioa da Idazkaritzako Azpi Mailan, eskarmentu handikoa Ermuako Udalaren Udal Idazkari lanetan, non 30 urtez baino gehiago jardun duen.

Jardunaldiaren gidaria Alberto Ortiz de Zárate

Kontsultorea eta aholkularia gobernu irekiko eta berrikuntza publikoaren gaietan. Azken 18 urteotan hainbat proiektu zuzendu ditu Herri Administrazioaren maila guztietan eta ia Espainiako geografia osoan zehar. Era berean, aholkulari gisa jardun du Munduko Bankurako datu irekiei buruzko gaian, Latin Amerikako herrialde desberdinetan misio desberdinekin.

Eusko Jaurlaritzako hiritarrenganako arretarako zerbitzuaren zuzendaria izan da 2009 eta 2013. urteen artean, anglosaxoia ez zen datu publiko irekien lehenengo ataria abian jarri zuen, eta baita hiritarrenganako arretarako kanal anitzeko sistema ere.
Hainbat liburu idatzi ditu eta artikuluak idazten, irakasten eta hitzaldiak maiz eskaintzen ditu.

Estrategiak taldean eraikitzeko tailerra

Tailer honetan, indartzen jarraitu beharreko alderdiak jorratuko ditugu, ongi funtzionatzen dute-eta; alegia, gauza batzuk ez egiteak duen garrantzia baliorik ematen ez duelako eta aurrera egiten galarazten gaituelako, edo zer argitu behar dugun, iluna edo zehaztu gabea ematen duelako. Azkenik, jardunaldi honen ondoren proiektu pilotu gisa ezartzen hasiko garen alderdiak landuko ditugu.

Bideratzailea Asier Gallastegi

Aholkularia, prestatzailea eta coach-a ikuspegi sistemikotik.

Hezitzaile soziala, familia psikoterapeuta eta esku-hartze sistemikoetan aditua da.
Ikuskatzailea/coach-a eta erakunde-garapena.

Garapen pertsonaleko prozesuak, taldeak, erakunde eta gizarte-mailakoak, errazten ditu,
enpresa ezberdinekin, administrazio publikoekin eta erakunde sozialekin lankidetzan.

Antolaketa-modu berrietan, berrikuntza-prozesuetan eta teknologia berrien erabileran
interesatua. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean irakaslea.

ProPublikoari buruz

Jardunaldiaren kronika