Profil profesionalak Administrazio Publikoan eztabaidagai

Pasa den ostiralean, uztailaren 5ean, Erandioko udal-liburutegian honako jardunaldi hau egin zen: ‘#ProPublikoa. Toki Administraziorako profil profesional berriak’, Herri Administrazioko profesionalentzat antolatutako topaketa, hain justu aldaketaren aurrean lanbideak duen arazoaz hitz egiteko. 

Bertan hogeita hamar bat pertsona bildu ziren, asko eta asko giza baliabideetakoak eta tokietako eta foruetako Administrazio Publiko ezberdinetatik etorritakoak. Jabier Ugenak, Erandioko Udaleko Antolakuntzako teknikariak, eman zion hasiera jardunaldiari, eta Aitziber Oliban, herriko alkatea, erakundearen izenean ongietorria emateaz arduratu zen. Olibanek azpimarratu zuen administrazioa profil berriko lanpostuak sortu beharrean aurkitzen dela administrazioaren premien arabera, eta helburu hori lortzea zaila dela erakundearen egituren zorroztasuna medio. 

Jardunaldia hiru geltokiko ibilbide baten antzera diseinatu zen: esparru teorikoa, esperientzia praktikoa eta denen arteko eztabaida. Mikel Gorritik —Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetako arduradunak— esparru teorikoa eskaini zuen “Plaza hutsen kudeaketa planifikatuari” buruzko hitzaldiaren bitartez; bertan, erronka bikoitzari aurre egiteko estrategia baten beharra adierazi zuen; hau da, batetik, datozen urteetan Administrazio Publikoan gertatuko diren erretiratze masiboak, eta, bestetik, postuak eta profilak berriz diseinatu beharra eskaera berrietara eta lanen automatizaziora moldatzeko, aldaketa digitala dela-eta. 

Gorritik berretsi zuen “langileen joate masiboa aukera moduan hartu behar dela beharrezkoa ez den enplegu publikoa ez eskaintzeko, gizarteak eskatzen duena berriro diseinatzeko eta horrek eta eginkizun administratiboen automatizazioak identifikatutakoak sortzeko”. Unea iristen denean, jakin beharko litzateke zein postu ez diren berriro beharrezkoak izango, zeintzuk berriz diseinatu behar diren eta zein profil berri diseinatu behar diren. 

Jarraian, enplegu publikoaren eta profil profesionalen eremuko jardunbide egokiei eta hurbiltasun berritzaileei buruzko mahai-ingurua egin zen. Moderatze-lanetan Alberto Ortiz de Zarate aritu zen, eta hausnarketan honako hauek hartu zuten parte: Marta Sabaté —Generalitat de Catalunyako Berrikuntzaren Kulturaren Sustapen Arloko burua—, María Dapena —Vigoko Concelloko Giza Baliabideen eta Prestakuntzaren Departamentuko burua— eta José Antonio Fernández —Bilbao Zerbitzuakeko zuzendari kudeatzailea—. 

Marta Sabaték adierazitakoaren arabera, Kataluniako Administrazio Autonomikoan aldaketa digitalaren lau zutabeak datuak, pertsonak, prozesuak eta teknologia dira. Teknologiaren merkatzeak eta Administrazio Prozedurari buruzko 39/2015 Legean jasotako lege-betebehar berriek lanpostuak digitalizatzeko aukera eta digitalizatu beharra ekarri dute. Telelana eta lankidetzako lan-inguruneak gero eta ohikoagoak dira Generalitateko eguneroko lanean; hala ere, digitalizazio-prozesua azkarrago gertatzen ari da front office prozesuetan, bereziki SACean, eta motelagoa barruko prozesuetan.  

Sabatérentzat, “erakundearen tribuek ez dituzte egungo erronkentzako irtenbideak eskaintzen”. Hori dela-eta, egitura malguak defendatu zituen, lana helburuen arabera sustatzeko, egiturako unitate ezberdinak inplikatzen dituzten proiektuetan. Azkenik, plantilla teknifikatu behar dela adierazi zuen profil berriak sartuaz —plantillaren %30a datozen 10 urtetan erretiratu egingo dela aprobetxatuaz—, eta lan-bizitza osoan zehar administrazioko langileak prestatzeko trebatze-planen alde agertu zen. 

Ondoren, María Dapenak azaldu zuen Toki Administrazioetan teknikari gutxi daudela eta skills digital gutxiko langile gehiegi. Mugek zailtzen dute profil ez eraginkorrak kentzeko, postu jakin batzuk berriz diseinatzeko edo profil berriak administrazioaren egungo premien arabera sartzeko Lanpostuen Zerrenda (LZ) diseinatzea. Dapenaren hitzetan, “muga nagusiak dira honako hauek ez izatea: araudi malgua, sindikatuekiko akordioa, berrikuntzaren kultura, plangintzaren kultura, zuzendaritzako lidergoa eta barruko komunikazio egokia”. 

Amaitzeko, Vigoko Concellon giza baliabideen arloan burutzen ari diren jardunbide egoki batzuk azaldu zituen labur-labur, plantilla arrazionalizatzeko, telelana bultzatzeko edo on line prestakuntzarako neurri moduan. 

José Antonio Fernándezek argi erakutsi zuen egitura horizontalagoak eta funtzio anitzeko langileak nahi dituela. Ondorioz, batetik, Administrazio Publiko batzuen egitura piramidalegia eta burokratizatua salatu zuen, eta, bestetik, profil jakin batzuetako zereginen neurri gabeko mugatzeak sortutako eraginkortasunik eza. 

Etenaldi laburraren ondoren (oso ongi aprobetxatua networking-erako), hirugarren eta azken geltokira iritsi ginen. Asier Gallastegik —aholkulari sistemikoak, hezitzaileak eta coachak dinamika bat eman zuen ‘Estrategiak taldean eraikitzeko’, eta parte-hartzaileek entzundakoa haien esperientzia profesionalarekin alderatu ahal izan zuten. Claes Janssen-en aldaketaren lau gelen eredutik abiatuta, ondorengo ibilbidean oinarritutako elkarrizketa eta hausnarketarako tarte bat sortu zen: zer jarraitu behar da indartzen balioa ematen duelako (zaindu), zer utzi behar da egiten baliorik ematen ez duelako eta berrikuntza zailtzen duelako (utzi), zer zehaztu behar da nahasia izateagatik (argitu) eta zer-nolako proiektu pilotuak ezarri behar dira ahalik eta azkarren (probatu). Jarraian, dinamika horren emaitzak azalduko ditugu: 

Zaindu

Parte-hartzaileek zaindu beharrekoa bost dimentsiotan multzokatu zuten:

  • Teknologia: artxibo elektronikoa, prozeduren normalkuntza edo paperaren erabilera murriztea; laburtuaz, norabide egokian emandako urratsak. 
  • Hausnarketa: erakundearen barnean, aldaketak nola eragingo duen pentsatzen, ikertzen eta hausnartzen ari diren pertsonak babestea eta kontuan hartzea. 
  • Komunikazioa: erakundearen barne-komunikazioko jardunbide egokiak onartzea. Adibidez, giza baliabideek eta sindikatuek parte hartzen duten WhatsApp taldea, Elgoibarren. 
  • Berrikuntza: erakundearen barnean berritzen duten pertsonak identifikatzea eta ezagutzera ematea eta aldaketaren giltzarriak diren taldeen aurrean sustatzea. 
  • Genero-ikuspegia: aldaketa eta berrikuntzako prozesu horietatik guztietatik ateratako administrazioa emakumeen aurkakoa ez izatea ziurtatzea. Hori dela-eta, ezarriko diren aldaketetan genero-ikuspegia sartzea beharrezkoa da.

Utzi

Eremu honetan, hausnarketarako hiru ardatz kontuan hartu ziren:

  • Plangintza okerra. 
  • Izapide konplexuak: izapideak berriro ebaluatzea ‘zertarakoen’ ikuspegitik. 
  • Egitura zurrunak eta eguneratu gabeak: burokrazia helburu bat lortzeko bitarteko bezala eta ez berezko helburu. 

Argitu

Eztabaida hiru gairen ingurukoa izan zen:

  • Langileak eta profil berriak hautatzea: Zer-nolako ezaugarriak bete behar dituzte profil berriek? Nola lortu profil berriak Administrazio Publikoetan langileak hautatzeko dauden prozedura zurrunekin? Profil berriek zer-nolako gaitasun gogorrak eta gaitasun bigunak izan behar dituzte? 
  • Profil berrien inpaktua genero-ikuspegitik: Administrazioa maskulinizatu egingo da prestakuntza-maila baxuko profilak amortizatzeagatik? 
  • Robotizazio eta desberdintasun soziala: Nola berreskuratuko dira sozialki amortizatuko diren prestakuntza-maila baxuko postuak? Administrazioak nola jokatu behar du fenomeno horren aurrean? 

Probatu

Eremu honetan, hausnarketarako hiru ardatz kontuan hartu ziren:

  • Plangintza okerra. 
  • Izapide konplexuak: izapideak berriro ebaluatzea ‘zertarakoen’ ikuspegitik. 
  • Egitura zurrunak eta eguneratu gabeak: burokrazia helburu bat lortzeko bitarteko bezala eta ez berezko helburu. 

Horixe izan zen ProPublikoa Jardunaldiaren azken geltokia. Ekitaldian zehar hartutako irudiak eta egindako elkarrizketak bideo honetan partekatzen ditugu. Halaber, hizlariek erabilitako materiala eskuratzeko aukera eman nahi dugu, eta, azkenik, sare sozialetan elkarrizketa jarraitzera eta iritziak trukatzera animatzen zaituztegu #ProPublikoa hashtaga erabilita. Laster arte! 

Mikel Gorritiren txostena

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Funtzio Publikoaren Giza Baliaibdeen burua, aditua da giza baliabideetan, buruzagitzan, hautaketan, ebaluazioan, antolaketa egiturak arrazionalizatzen prozeduretan, hiritarren premien analisian eta zuzendaritza publikoan.

La Gestión Planificada de Vacantes. (Aurkezpena)

Los Puestos de Trabajo del Futuro en el Sector

Marta Sabatéren txostena

Kataluniako Generalitateko Politika Digitalen eta Administrazio Publikoaren Departamentuan Berrikuntzaren kultura Sustatzeko Arloaren burua.

El eje de las personas en la administración digital. (Aurkezpena)

María Dapenaren txostena

GGiza Baliabideen eta Prestakuntzaren Saileko burua, Vigoko Concello-an, aditua da giza baliabideetan, buruzagitzan, prestakuntzan eta zuzendaritza publikoan.

De la necesidad a la realidad: perfiles profesionales y empleo público en un entorno digital”. (Aurkezpena)

Recursos sobre nuevos perfiles profesionales.