ProPublikoa Jardunaldia

 

Jardunaldiaren kronika

Digitalizatzearen iraultzak, konektibitateak edo adimen artifizialak erakundeak, Herri Administrazioak barne, duela hamarkada gutxi arte genituenak baino konplexuagoak diren lan inguruetan kokatu dituzte. Lan inguru hauetan, berrikuntza teknologikoak eguneroko zereginak eragin ez ezik, gure gizartearen ezaugarriak ere nabarmendu dira. Honek Tokiko Administrazioei erronka ezin hobea ekarri die, euren antolamendu egiturak eta langileen profil profesioinalak premia berrietara egokitu behar dituztelako.

Pertsonen eta enplegu publikoaren kudeaketan egin beharreko aldaketei buruzko gogoeta egiteko aukera ezin hobea suertatu zaigu. Mikel Gorritik esan bezala, Eusko Jaurlaritzako Giza Baliabideen Burua, eszenatoki berri honetan zera definitu behar dugu:

  1. Zein lanpostu berri diseinatu behar diren.
  2. Zeintzuk diren berriz diseinatu behar diren egungo lanpostuak.
  3. Zeintzuk diren dagoeneko beharrezkoak ez diren lanpostuak.

Definizio honetatik sortzen diren antolamendu neurri berriek zuzenean eragingo diete bai orain Herri Administrazioetan lan egiten dutenei eta bai horietan sartu nahi dutenei. Giza baliabideen azpi sistema guztiak lerrokatu beharko dira aldaketa honi aurre egiteko, hautaketa prozesutik funtzio publikoan lan egiten dutenek jaso behar duten prestakuntzara arte, alde batera utzi gabe eraldatze digitalari esker lantokiak birtualizatu daitezkeela eta barne lankidetzako logika berriak sortzen direla, horizontalagoak diren harremanekin.

Aldaketaren protagonista izan nahi duten gure Tokiko Administrazioaren langile teknikoek bere kodiseinuan parte hartu eta garapenean aktiboki jardun nahi dute, buruzagi politikoei eta gerentzia esparrukoei deialdia egin behar zaiela ahaztu gabe, aldaketa honetan aktiboki jardun dezaten, mezu argiekin eta jarduerekiko koherentziarekin.

Udal agintaldiak hasten ari diren une garrantzitsu honetan, #ProPublikoa Jardunaldiak Tokiko Administrazioaren profesionalak bildu nahi ditu jarraitu beharreko ibilbideari buruz gogoeta eta eztabaida egiteko, esparru publikoan lan ingurua eraldatzea lortzeko.