2020

Noiz: Otsailaren 21an, barikuan

Non: Astrabuduan

Ordutegia:

  • 19:30 Kalejira Josu Murueta plazatik
  • 20:00 “Dantzxori Gure Aratusteak”, José Andrés  Mendiguren Plazan
  • 23:00: Erromeria Sukar taldearekin

 

1990az geroztik, Trabudu Dantzari Taldea Euskal Herri osoan zehar sortutako  landa-inauteri ezberdinak antzezten aritu da gure udalerrian. Ia 30 urte lan  horretan aritu ondoren, eta gu ordezkatuko gintuen Inauteri baten bila ikerketa  neketsua egin ostean, ikusita Erandion horrelakorik ez genuela, “Dantzxori – Gure  Aratusteak” sortzea pentsatu genuen.

Azkenean, 2018ko inauterietan, amets hori egia bilakatu zen. Musikak, dantzak eta  ordubete baino gutxiago irauten duen antzerki txiki bat sortuta, “Dantzxori –   Gure Aratusteak” otsailaren 9an estreinatu zen Mendiguren plazan.

Inauteri  honetako protagonistak hegaztiak dira, beste era batera izan ezin zitekeen moduan,  Erandio geografikoki Txorierrin kokatzen baita. Ikuskizuna gure  hezegunean girotzen da, zeinera urtero hegaztiespezie migratzaile ezberdinak  etortzen diren negu gogorretik babesteko.

Modu horretan, Kina hezegunera iritsiko da aurreko urteetan bezala babes bila.  Baina, aurtengo egoera ezberdina da: bera bakarrik iritsi da, dena zikin, kutsatuta  eta ilun dago. Kutsadurak dena eraman du. Hain gogorra al da aurtengo negua?

Basanderek Kina gidatuko du, eta Jentilekin, Sorginekin eta Druidekin batera lurra sendatzen ahaleginduko dira, neguko lozorrotik esnatzeko; haieen botereen, dantzen eta musiken bitartez.

Soilik era horretan, lurra esnatuaz, alaitasuna itzuliko da hezegunera, eta gure 3 protagonistek

  • Lertxuntxo, ingurumenaren ikurra.
  • Txindorra, Euskararen ikurra
  • Dantzxori, tradizioaren, jaiaren eta alaitasunaren ordezkaria.

Dantzxori – Gure Aratusteak, ikuskizunak gure adinekoen jakinduriarekiko  errespetua irudikatzen du, fruitua ereitearekiko, haztearekiko eta jasotzearekiko errespetua, eta, baita, beharrezko atsedenarekikoa ere. Ingurumenarekiko, Euskararekiko eta gure tradizio eta jaiekiko errespetua.

trabududantzaritaldea@gmail.com
Trabudu Dantzari Taldea
@trabududantzari