Digital Indartuz

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian.

Digital Indartuz Programa online ibilbide bat da, eta enpresen gaikuntza errazten du digitalizaziora bideratutako ibilbide-orri propioa diseinatzeko.

Bizkaiko iparraldeko zazpi erakundek (Jataondo, Mungialdeko Behargintza, Erandioko Behargintza, Leioako Behargintza, Uribe Kostako Behargintza, Getxolan eta Egaz Txorierri) elkarlanean jardunik diseinatu eta gauzatzen duten programa da eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua dago.

Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean

1. modulua

Nire negozioa moldatzen, egungo egoerari egokitzeko. Digitalizazioa da gakoa?

Irailak 17, osteguna,

15:00etatik 17:00etara

-DOAKO WEBINAR-

Mireia Muñiz Mairal

Berrikuntzan eta Sormenean aditua da enpresaren eta administrazioaren arloetan. Metodologia propioak landu ditu, lanpostuan lehiakortasuna eta sormena hobetzeko, prozesuak joko bidez garatzeko, enpresan berrikuntza bultzatzeko eta enpresen barneko taldeetan parte hartzeko.

2. modulua

Digitalizazioa, eguneroko lanari datxezkion zailtasunak: sinadura digitala, DBLO, segurtasuna…

Urriak 01, osteguna,

15:00etatik 17:00etara

-DOAKO WEBINAR-

Fernando García Iglesias

Produkzioaren eraginkortasuna hobetzea, tresna informatiko digitalen bidez. Sinadura eta ziurtagiri digitalen soluzioetan aditua. Informazio Zientzietako lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatea.

3. modulua

Digitalizazioa, bezeroarekiko harreman berriari begira

Urriak 15, osteguna,

15:00etatik 17:00etara

-DOAKO WEBINAR-

4. modulua

Marketing digitala. Zer egin dezaket?

Urriak 29, osteguna,

15:00etatik 17:00etara

-DOAKO WEBINAR-

5. modulua

‘E commerce’: nondik hasiko naiz?

Azaroak 12, osteguna,

15:00etatik 17:00etara

-DOAKO WEBINAR-

6. modulua

Errealitate birtuala. Onuragarria izan daiteke nire negoziorako? Industrian eta beste zerbitzu batzuetan aplikatzeko bideak

Azaroak 26, osteguna,

15:00etatik 17:00etara

-DOAKO WEBINAR-

7. modulua

Nola aplika dezaket Big Data nire negozioaren onurarako?

Abenduak 10, osteguna,

15:00etatik 17:00etara

-DOAKO WEBINAR-