‘ERANDIO BONOA' BONUEN EZOHIKO KANPAINARI ATXIKITZEKO ESKAERA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

1. ONURADUNAK – ATXIKITZEKO BALDINTZAK::

*Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreko autonomoak eta mikroenpresak, baldin eta alarma-egoera deklaratzearen ondorioz (Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) jarduera eten bazaie, edo osasun-krisiaren egoera horren ondorioz fakturazioa gutxienez % 75 murriztu bazaie, eta jarduera Erandioko udalerriko bizitegi-izaerako hiri-inguruneetan gauzatzen badute. Kanpoan geratuko dira industrialdeetan, enpresa-parkeetan edo antzekoetan gauzatzen duten jarduerak, bai eta loteria-administrazioak eta aholkularitzak ere.

Mikroenpresak 10 pertsona baino gutxiagoko enpresak dira, urteko 2 milioi eurotik gorako negozio-bolumena edo balantze orokorra ez dutenak (2014ko ekainaren 17ko BATZORDEAREN 651/2014 (EB) ERREGELAMENDUAREN 1. eranskinaren 2.3 artikuluan zehaztutako definizioaren arabera).

* Jarduera uzteagatiko aparteko Prestazioa jasotzea

*Parte hartzen duten enpresek bonuen kanpaina amaitu arte (2020ko abenduaren 31) bere jarduera gauzatzeko konpromisoa hartzen dute.

*Parte hartzen duten enpresek kanpainaren nondik norakoak bezeroei azaltzeko konpromisoa hartzen dute.

 

2. BONUEN FORMATUAK:

Jaulkitako bonuen % 25 finantzatuko du Udalak, 200.000 euroko mugarekin.

3 bonu-formatu editatuko dira, eta guztiek % 25eko hobaria izango dute, Udalak bere gain hartuko duena. Atxikitzeko unean, establezimenduak formatu bakarra aukeratu beharko du:

  • 7,5 euroko bonuak, 10 euroko erosketak egiteko
  • 15 euroko bonuak, 20 euroko erosketak egiteko
  • 37,50 euroko bonuak, 50 euroko erosketak egiteko

3. DIRUA ALDEZ AURRETIK ORDAINTZEA

Udalak bonu bakoitzean bere gain hartzen duen hobaria aldez aurretik ordainduko dio onuradunari. Hauek dira hobariak:

  • 500 euro jarduera etenda dutenentzat
  • 300 euro fakturazioa % 75 murriztu zaienentzat

Zenbateko horrek eta aukeratutako bonuen formatuak mugatuko dute atxikitako establezimendu bakoitzari eman beharreko bonuen kopurua. Hau da:

– Jarduera etenda dutenentzat:

  • a- 7,50 euroko bonuak, 10 euroko erosketak egiteko: 200 bonu
  • b- 15 euroko bonuak, 20 euroko erosketak egiteko: 100 bonu
  • c- 37,50 euroko bonuak, 50 euroko erosketak egiteko: 40 bonu

 

– Fakturazioa % 75 murriztu zaienentzat:

  • a- 7,50 euroko bonuak, 10 euroko erosketak egiteko: 120 bonu
  • b- 15 euroko bonuak, 20 euroko erosketak egiteko: 60 bonu
  • c- 37,50 euroko bonuak, 50 euroko erosketak egiteko: 24 bonu

 

4. BONUAK ESKURATZEA ETA KOBRATZEA 

*Kanpaina hasi baino lehen, binilo itxurako bereizgarri bat eta esleitutako bonuak dituzten taloitegiak emango zaizkie atxikitako establezimenduei.

*Baldintzak betetzen dituzten establezimendu atxikietan, kontsumitzaileek bonuak erosi eta trukatu ahal izango dituzte behin kanpaina herritarrei jakinarazten zaienean, eta bonuak agortzean amaituko da, edo, gehienez ere, 2020ko abenduaren 31n.

*Bonuak atxikitako establezimenduan erosiko dira, erosketa egitean edo zerbitzua ematean, eta une eta leku berean trukatuko dira.

*Bonua erosi ondoren, ez da onartuko zenbatekoa aldatzea edo itzultzea.

*Erosketa ez bada bonuaren baliora iristen, establezimenduei ezingo zaie eskatu eskudirua itzultzeko.

* Kanpaina honetan, ezin dira bonuak erosketa- edo zerbitzu-tiket berean pilatu.

*Kanpaina honetan, kontsumitzaileak nahi adina bonu erosi ahalko ditu.

5. PARTE HARTZEN DUTEN ENPRESEN BETEBEHARRAK

*Atxikitzeko eskabidea egiteko unean, horretarako prestatutako inprimakian aurkeztuko dira atxikitzeko eskabidea eta zinpeko aitorpena, honako baldintza hauetan:

– Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioz, merkataritza-jarduera/enpresa-jarduera eten egin behar izan du edo fakturazioa gutxienez ehuneko hirurogeita hamabost murriztu zaio, alarma-egoera deklaratu aurreko seihilekoaren batez bestekoarekin alderatuta. Bi aukera hauetako bat aukeratu beharko da nahitaez:

· Jarduera itxita

· Fakturazio-bolumena % 75 baino gehiago murriztea aurreko seihilekoarekin alderatuta

– Adierazpen-egileak/ordezkatzen duen enpresak kanpaina honetara atxikitzeko baldintzak betetzen ditu.

– Adierazpen-egileak/ordezkatzen duen enpresak egokitzat jotzen diren egiaztapen-jarduerak egiteko konpromisoa hartzen du, eta Erandioko Udalari baimena ematen dio beste administrazio publiko batzuetatik eskatutako betekizunei buruzko informazioa biltzeko.

– Adierazpen-egileak/ordezkatzen duen enpresak bonuen kanpaina amaitu arte (2020ko abenduaren 31) bere jarduera gauzatzeko konpromisoa hartzen du.

– Adierazpen-egileak/ordezkatzen duen enpresak ezagutzen ditu ERANDIO BONOAREN ezohiko kanpainaren oinarriak.

* Kanpaina amaitu ondoren, eta 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen, edo jasotako bonuak agortzean, taloitegia eta salmenta- edo faktura-tiket bakoitzaren kopia eta hari aplikatutako bonu originala eraman beharko dira HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Antonio Trueba zeharkalea 2 – Meso kalea 20).

Erabili gabeko bonuak ere eraman beharko dira; horrek kanpainaren hasieran aldez aurretik jasotako diru-sarreraren zati proportzionala itzultzea ekarriko luke.