Aurrekontu Partizipatiboak

2021

Azken hilabeteotan jasan dugun pandemiak udal-aurrekontuei eragin die; jarduera sozialak eta ekonomikoak konfinatzeak eta moteltzeak eragin negatiboa izan du udal-diru-sarreretan, bi alderditan: alde batetik, COVID-19 delakoaren kutsadurari aurrea hartzeko eta ahal den neurrian arintzeko, Udalak gutxi gorabehera 4 milioi euro murriztu behar izan ditu aurreikusita ez zeuden baliabideak erabiltzeko; bestetik, 2020ko aurrekontuan, gutxi gorabehera.

Egoera horren aurrean, Udalak garrantzitsutzat jotzen du bere aurrekontua gauzatzeko lehentasunak zehaztea; alde horretatik, lehentasun horiek zehazten lagunduko diguten herritarren ekarpenak jaso nahi ditugu. Horretarako, prozesu horien bidez zuen iradokizunak eta ekarpenak guri helaraztea proposatzen dizuegu.

 

  • Hasiera: Irailaren 3a
  • Amaiera: Irailaren 27a

Parte hartzeko baldintzak

Herritarren Partaidetzako prozesu hau erandioztarrei bakarrik zuzenduta dago; horregatik, parte-hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

 

  • Erandioko Udalerrian erroldaturik
  • 16 urte baino gehiago izan 2020an

Parte hartzeko moduak

Iradokizunak egin ahal izateko, bi modu proposatzen dizkizugu; ordenagailu, tableta edo telefono baten bidez, online inprimakira sar zaitezke. Paperezko inprimakia aukeratu nahi baduzu, deskarga daitekeen PDF bat emango dizugu.

 

Non utzi zure formularioa

Paperezko formularioa betetzeko asmoa baldin baduzu, emateko 2 aureka dauzkazu:

1. Udalak sorturiko guneak

Leku ezberdinak izango dira zure iradokizunak eman ahal izateko

  • HAZ: bai Altzagan bai eta Astrabuduko bulegoan ere ohiko ordutegian
  • Udal liburutegiak: ohiko ordutegian
  • Buzoiak: urtero bezala, buzoi urdinak kokatuko dira udalerriko hiru auzo nagusietan honako egunetan:

2. Buzoiak

Urtero bezala, buzoi urdinak kokatuko dira udalerriko hiru auzo nagusietan honako egunetan:

  • Altzaga: Irailaren 7tik – 13ra arte
  • Astrabudua: Irailaren 14tik – 20ra arte
  • Erandiogoikoa: Irailaren 21etik – 27ra arte

Deskargak

Behealdean duzun botoiaren bidez, pdf betegarri bat deskargatu ahal izango duzu. Pdf hori inprimatu eta dagokion postontzian sartu ahal izango duzu.

Formularioa

En caso de que tengas problemas con el visionado del formulario, prueba con este enlace:

https://bit.ly/3jrWc7Q