Aurrekontu
Partizipatiboak
2021


Proposamenak
- Hasiera: irailaren 3
- Finalización: irailaren 13

Aurrekontu Partizipatiboak
GAZTEAK 16_25
Prozesu hau 16-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Udalak 20.000 euro bitarteko aurrekontua erabiliko du erandioztar gazteek proposatu eta bozkatutako ekintza eta ekimenak egiteko.
Parte hartzeko baldintzak
Prozesu honetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzu:
- Erandion erroldatuta egotea
- 25 urte izatea
Parte-hartze prozesua
Erandioztar gazteei zuzendutako parte-hartze prozesu honek bi fase ditu.
- Lehenengo fasean udalerriko gazteentzat interesgarriak diren iradokizunak eta ekimenak jasoko dira, prozesuaren gehieneko aurrekontua 20.000 eurokoa izanik.
- Bigarren faserako, ekimen interesgarrienak eta egingarrienak aurkeztuko dira, eta aldi bat irekiko da, erandioztarrek ekimen baterako edo gehiagotarako botoa eman ahal izateko.

Fase honetan, on line inprimaki baten bidez egin daitezke iradokizunak.
Bigarren fasera pasatzeko honako printzipioak erabiliko dira:
- legezkotasuna: proposamena bat dator indarrean dagoen legediarekin
- aurrekontua: proposamenaren kostu ekonomikoa
- bideragarritasun teknikoa: teknikoki, egin daiteke?
- aukera: hau da une egokia?
- antzekotasuna: antzeko zenbait proposamen batean bil daitezke.

Proposamen hautatzeko bozketa egingo da:
- Hasiera: irailaren 3
- Amaiera: irailaren 13
- Hasiera: irailaren 15
- Amaiera: irailaren 30