
ERANDIO BONOA - BIZI ERANDIO-VIVELO KANPAINAN ATXIKITZEKO BALDINTZAK

ATXIKITZEKO BALDINTZAK
Erandioko udalerriko merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimenduak atxiki ahal izanen dira (loteriako administrazioak alde batera utzita), baldintza hauek betetzen badituzte:
– Mikroenpresa izatea.
Mikroenpresak 10 pertsona baino gutxiagoko enpresak dira, urteko 2 milioi eurotik gorako negozio-bolumena edo balantze orokorra ez dutenak (2014ko ekainaren 17ko BATZORDEAREN 651/2014 (EB) ERREGELAMENDUAREN 1. eranskinaren 2.3 artikuluan zehaztutako definizioaren arabera).
– Irekitzeko lizentzia izatea edo jarduera behar bezala egin dela aldez aurretik jakinaraztea.
– Administrazio publikoekiko zerga arloko betebeharrak eguneratuak izatea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. Erandioko Udalean zorrik ez izatea.
– Baldintza hauek entitate onuradunak parte hartzen ari diren bitartean bete beharko dira.
– Establezimenduak atxiki ahal izateko epea irailaren 1ean hasi eta irailaren 10ean bukatuko da. Atxikitze formularioa interesdunen eskura egonen da Erandioko Udalaren web orrian.: www.erandio.eus.