Legealdiko Plana
Legegintzaldi berriaren atarian, Alkatetza honek behar-beharrezko ikusten du Gobernu Taldeak bere ekintza politikoa txukuntasunez eta koherentziaz planifikatzea, dagokion Legegintzaldi Plana eginez. La concreción de la acción política a través de este plan tiene, sin duda alguna, múltiples beneficios:
- Arlo bakoitzaren helburuak ezartzen eta lehenesten ditu.
- Udal-aurrekontuak egiteko lana errazten du, baliabideen arrazionalizazioa eta lehendik lehenetsitako helburuen araberako banaketa oinarritzat hartuta.
- Gobernuaren zeregina errazten du, haren ibilbide-orria bihurtuta.
- Administrazio-antolaketa helburuekin lerrokatzea errazten du, Gobernu Organoak helburu horiek aldez aurretik onartu dituela aintzat hartuta.
- Herritarrei eta oposizioari aukera ematen die helburu horiek zenbateraino betetzen diren neurtzeko.
- Kudeaketa publikoaren gardentasunaren eta parte-hartzearen adierazgarria da.
Alkatetzak gidatu du Legegintzaldi Plana egiteko prozesua, horretarako izendatutako koordinazio
politiko-teknikorako taldearen parte-hartzearekin, eta udal-arlo guztietako arduradun politiko eta
teknikoen laguntzarekin.