POSTA BIDEZKO BOTOA ESPAINIATIK

Z

Hauteskunde deialdia egin eta gero, eta maiatzaren 24 arte, hain zuzen posta bidezko botoa eskatzeko epea amaitzen den egunera arte, edozein postetxetara joatea egongo da eta botoa postaz emateko inprimakia eskatu ahal izango da.

Behar bezala bete ondoren, eskuan emango da edozein postetxetan, DNI, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta (titularraren argazkia eta izenpea baitauzkate; ez du balio fotokopiak) bulegokoaren aurrean identifikazioa egiaztatu ondoren, hala egiteko eskatuko baitio izenpea bat datorren ikusteko, «boto-emaile atzerritarraren identitatea Espainiako agintariek emandako agiri ofizial baten bidez edo jatorriko herrialdeko estatuak emandako baten bidez egiaztatzea badago, baina hauteslearen izena eta argazkia eduki behar ditu identifikazio agiriak, eta interesdunaren identitatea egiaztatu behar du» (HBZren 2011/04/07ko Erabakia).

Gogoratu: posta bidezko botoa eskatu ahal izateko epea datorren maiatzaren 24an amaituko da.

Posta zerbitzuek eskabidea behar bezala beteta bidaliko dute Hautesle Erroldaren Bulegora, erroldako zerrendetan dagokion lekuan idatz dezan. Beraz, posta bidezko botoa eskatzen duenak, eskaera onartzen zaionetik, EZIN du aurrez aurre botoa eman.

Ondoren, Hautskunde Erroldaren Bulegoak posta ziurtatuz bidaliko du eskaera inprimakian adierazitako helbidera estalki bat dokumentazio hau barruan duela:

  • Deialdiko prozesu bakoitzera aurkezten diren talde politikoen boto paper bana.
  • Bozketako gutun azal bat edo gehiago.
  • Erroldako inskripzio ziurtagiria.
  • Botoa eman behar zuen Hauteskunde mahaiaren helbidea agertuko den estalki bat.
  • Azalpen orri bat.

Dokumentazio hori eskatu duenak jaso behar du, nor den egiaztatu ondoren. Bere helbidean ez badago, berak joan beharko du Postetxearen dagokion bulegora jasotzera.

Prozesu bakoitzerako boto papera aukeratu eta gero, dagokion bozketako gutun azalean sartuko du (edo ez du boto paperik sartuko, boto zuria egin nahi badu) eta itxi egingo du. Mahaiari zuzendutako estalkian bozketako gutun azala sartuko du, bat edo gehiago, eta erroldako inskripzio ziurtagiria ere sartuko du estalkian, eta posta ziurtatuz bidaliko du betiere beranduenez maiatzaren 22an. Bidalketa hau doakoa da, Barne Arazoetako Ministerioa izango baita hauteskunde aurrekontuaren bitartez bidalketa horien ordaina posta operadoreari emango diona.

Postetxeak Hauteskunde mahaietara eramango du bozketa eguneko hogeiak arte jasotzen duen korrespondentzia guztia. Hogeiak jo eta gero jasotzen diren estalkiak Eskualdeko Hauteskunde Batzordera bidaliko dira eta suntsitu.

Z

Nola nahasten dira postaz jasotako botoak hautetsontzian aurrez aurre sartu direnekin?

Maiatzaren 26an, 20:00etan, hauteskunde mahaian azken pertsonak botoa eman eta gero, dagokien hautetsontzian sartuko dira postaz bidalitako boto paperak dauzkaten gutun azalak.

Horretarako, urrats hauek jarraituko dira:

  • Mahaiburuari bidalitako estalkiak banan-banan ireki, eta egiaztatu erroldako inskripzio ziurtagiria eta posta bidezko botoaren gutun azala, bat edo gehiago, barruan dituela.
  • Mahaiko erroldan inskribatuta dagoela egiaztatu.
  • Dagokion hautetsontzian sartu bozketako gutun azala edo gutun azalak.
  • Hauteslea boto-emaileen zerrenda zenbakituan sartu (mahaikideak dira idazten dutenak).